Itxi

Eibar

2018an amaitzen zitzaion

Sergi Enrichek 2019 arte luzatu du kontratua

Agentziak | Erredakzioa

Duela urtebete baino gehiago ere kontratua luzatu zuen, 2018 arte. Beraz, bigarrengo honetan, urtebete luzatzea erabaki du.

  • Sergi Enrich. Argazkia: Efe.

    Sergi Enrich. Argazkia: Efe.

Eibarrek eta Sergi Enrichek jokalariaren kontratua 2019ko ekainera arte luzatzea adostu dute. Enrichek ia bi urte daramatza Eibarren.

26 urteko jokalariak ofizial egingo du kontratuaren luzapena ostiral honetan, Ipuruako prentsa-gelan. Duela urtebete baino gehiago ere, kontratua urtebete luzatu zuen, 2018arte, beraz, oraingoan, beste urtebete luzatu du.

Sergi Enrich Numantziatik iritsi zen talde armaginera eta, ordutik hona, 59 partida jokatu ditu Ligan, taldeak jokatutako guztiak, eta 17 gol egin ditu. Aurtengo denboraldian 21 neurketa jokatu ditu, eta 17tan hasierako hamaikakoan atera dira.

oan atera dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar albisteak