Itxi

Eibar

Gaur, 20:45ean

Granada mendean hartu eta Europara hurbildu nahi du Eibarrek

Agentziak | Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarren taldeak 32 puntu dauzka sailkapenean eta hiru puntura dauzka Europan jokatzeko eskubidea ematen duten postuak.

  • Eibarreko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Eibarreko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Eibarrek Europan jokatzeko postuetara hurbildu nahi du Ipuruan Granadari irabazita. Andaluziarrak indarberrituta dator Eibarrera aurreko asteburuan Las Palmasi irabazi ostean.

Mendilibarren taldeak 32 puntu dauzka sailkapenean, Europako postuetatik hirura dago.

Eibarrek bi garaipen jarraian lortu ditu azken jardunaldietan, Deportivoren aurka (3-1) eta Valentziaren aurka (0-4), eta bolada on horri esutea espero dute: zazpi gol egin dituzte bi neurketa horietan, eta bakarra jaso. Riesgo, Galvez eta Junca lesionatuta daude eta ezin izango dute jokatu.

Granada, aldiz, azken aurreko postuan da, 13 punturekin. Lehen Mailan jarraitzeko postuak bost puntura dauzka eta, ondorioz, Ipuruan irabaziz presioa sartuko lieke borroka horretan dauden aurkariei.

 

Ustezko hamaikakoak

Eibar: Yoel; Capa, Ramis, Lejeune, Antonio Luna edo Arbilla; Escalante o Fran Rico, Dani García; Pedro León, Adrián, Rubén Peña o Inui; eta Sergi Enrich.

Granada: Ochoa; Foulquier, Ingason, Lombán, Gastón Silva, Isaac Cuenca; Uche, Andreas Pereira, Aly Malle, Carcela-González; eta Adrián Ramos.

Epailea: Mateu Lahoz (Valentziako batzordekoa).

Estadioa: Ipurua.

Ordua: 20.45ean.

rong> 20.45ean.