Itxi

Eibar

Larunbatean, 16:15ean

Zalantzaz betetako Real Madril hartuko du Eibarrek Ipuruan

Agentziak | Erredakzioa

Mendilibarren taldea historian lehen aldiz gailendu nahi zaio talde zuriari, sailkapenean gora begira jarraitzeko.

  • Sergi Enrich, Bernabeun jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

    Sergi Enrich, Bernabeun jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Eibarrek proban jarriko du Real Madril, Zidanen taldea makal baitabil azken aldian eta behar-beharrezkoa du Ipuruatik hiru puntu ateratzea. Armaginak, aldiz, boladan dira, eta madrildarrak lehen aldiz garaitzen saiatuko dira.

Eibarrek ez dio inoiz Real Madrili irabazi, ez Lehen Mailan, eta ez Errege Kopan. Elkarren aurka zazpi aldiz jokatu dute; bi partida berdinduta amaitu dira eta beste bostetan zuriak gailendu dira. Hala ere, denboraldi honetan bertan, Eibarrek puntu bat atera zuen Bernabeutik, urriaren 2an.

Gipuzkoarrak bolada onean dira, zazpigarren sailkapenean, eta Europako postuak hiru puntura dauzkate. Jokatutako azken sei neurketetan Madrilek lortutako emaitza bera atera du: lau garaipen, berdinketa bat eta porrot bat.

Jose Luis Mendilibarrek ezin izango du aulkian egon, hiru partidako zigorra jarri baitiote Realaren aurkako derbian epaileak kaleratu zuelako. Bizkaitarrak hiru baja ditu: Lejeune, zigortuta, eta ‘Nano’ eta Fran Rico, lesionatuta.

 

 

Ustezko hamaikakoak

Eibar: Yoel; Capa, Gálvez, Ramis, Antonio Luna; Dani García, Escalante; Pedro León, Adrián, Rubén Peña; eta Sergi Enrich.

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric, Isco; Lucas Vázquez eta Benzema.

Epailea: José Luis González González (Gaztela Leoneko batzordekoa).

Ordua: 16.15ean

Estadioa: Ipurua