Itxi

Eibar

1-4

Eibarrek porrota jaso du Real Madrilen aurka

Erredakzioa

Armaginek 1-4 galdu dute Ipuruan. Aurkaria nagusi izan da hasieratik amaierara arte eta talde gipuzkoarra ezinean ibili da.

  • Eibar-Real Madrid. Argazkia: EFE

    Benzemak Eibarri Ipuruan sarutako goletako bat. Argazkia: EFE

Eibarrek 1-4 galdu du Real Madrilen aurka Ipuruan. Hasieratik amaieraraino ezinean ibili da talde armagina eta Zidanek zuzentzen duen taldeak partida oso ona egin du.

Bizi hasi da norgehiagoka, baina abagune argirik gabe. Real Madrilek iritsiera arriskutsu bat izan du lehen minutuetan eta Eibarrek ia jarraian erantzun dio. Minutuak aurrera joan ahala Real Madril armaginen atera gerturatzen hasi da, eta lehen abagunean Benzemak 0-1ekoa sartu du, 14. minutuan; Yoel atezainak erantzun ona eman dio frantziarraren lehen erremateari, baina ezin izan du ezer egin bigarren aukeran. Eibar golari erantzuten saiatu da, baina Escalantek egin duen jaurtiketa kanpora joan da, langa gainetik. Ondoren, 25. minutuan, Benzemak bigarren gola (0-2) egin du Real Madrilentzat Jamesek ateratako falta bat sare barrura errematatuta. Zidanek zuzentzen duen taldearen bigarren golak min egin dio Eibarri eta hiru minutu beranduago James Rodriguezek egin du 0-3koa Benzemaren pase on bat jaso ostean. Lehen zatiko azke txanpan Sergio Ramosek armaginen gola eragotzi du, eta Yoel atezainak erantzun onak eman dizkie Benzemaren eta Asensioren erremateei.

Bigarren zatiaren hasieran Real Madrilek abagune argi bat izan du, baina Benzemak gurutzatuegi egin du jaurtiketa eta lasterrean Danilo bikain gurutzatu da Ruben Peñaren jartiketaren aurrean Eibarren gola eragotziz. Norgehiagokako 61. minutuan James Rodriguezek zutoinera bidali du jaurtiketa eta Marco Asensiok 0-4koa egin du aldaratzea sare barrura bidalita. Eibarrek erasora jo du partidaren azken txanpan eta ohorearen gola egitea lortu du Ruben Peñaren bitartez (1-4), 72. minutuan. Azken minutuetan talde bakoitzak abagune bana izan du, baina ez da gol gehiago egon Ipuruan.

Fitxa teknikoa:

1 - SD Eibar: Yoel; Capa, Mauro Dos Santos, Ramis, Antonio Luna (Arbilla, m. 54); Dani García, Escalante, Pedro León (Inui, m. 86), Adrián (Christian Rivera, m. 62), Rubén Peña; eta Sergi Enrich.

4 - Real Madril: Keylor Navas; Danilo, Pepe, Ramos, Nacho; Modric (Kovacic, m. 70), Casemiro, James (Isco, m. 74); Lucas Vazquez, Benzema (Mariano, m. 64) eta Asensio.

Golak: 0-1. m. 13. Benzema; 0-2. m. 24. Benzema; 0-3. m. 28. James Rodriguez; 0-4. m. 59. Marco Asensio; 1-4. m. 71. Ruben Peña.

Epailea: Jose Luis Gonzalez Gonzalez.

 

zalez.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar