Itxi

Eibar

Gaur, 13:00etan

Eibar, Europako postuen bila Vila-realen zelaian

Agentziak | Erredakzioa

Castelloko taldea 5. postuan dago, armaginek baino zazpi puntu gehiagorekin. 8. dago Eibar, 41 punturekin. Mendilibar aulkira itzuliko da.

  • Vila-real-Eibar, larunbatean 13:00etan / EFE.

    Vila-real-Eibar, larunbatean 13:00etan / EFE.

Eibarrek Vila-reali egingo dio bisita larunbat eguerdiko partidan. Armaginek Europako postuetan sartzeko aukerak berretsi nahi dituzte La Ceramica zelaian. Aurkariek Eibarrek baino zazpi puntu gehiago dituzte.

Armaginek ez dute irabazi azken lau jardunaldietan, hiru berdinketa eta porrot batekin. Vila-realen etxeko garaipena pausu garrantzitsua litzateke Europako postuetan sartzeko bidean.

Eibar bosgarren talderik goleatzaileena (44 gol 28 jardunalditan), eta Vila-real gol gutxien jaso duena (20 baino ez).

Jose Luis Mendilibar Eibarren aulkira itzuliko da, hiru partida zigortuta egon ostean. Fran Rico eta Nanoren bajak izango ditu, eta Mauro Dos Santos eta Ruben Peña kanpoan utzi ditu.

Vila-realen, Cheryshev eta Asenjo baja ziurrak dira, eta Mateo Musacchio eta Jonathan Dos Santos zalantzak dira. Argentinarra bere selekzioarekin jokatzen ibili da.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Vila-real: Andres Fernandez, Mario, Alvaro, Bonera edo Musacchio, Jaume Costa, Bruno, Trigueros, Castillejo, Soriano, Soldado eta Bakambu.

Eibar: Yoel; Capa, Ramis, Lejeune, Arbilla edo Antonio Luna; Pedro Leon, Escalante, Dani Garcia, Inui; Sergi Enrich eta Kike Garcia.

ta Kike Garcia.