Itxi

Eibar

Igandean, 16:15ean

Celta-Eibar, Europako postuetan sartzeko aurkari zuzenen arteko lehia

Erredakzioa

Armaginek Balaidosen jokatuko dute igande honetan, 16:15ean. Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak garaipena lortu eta Athleticekin puntuetara berdindu nahi du.

  • Enrich eta Fontas. Argazkia: EFE

    Enrich eta Fontas lehen itzuliko Eibar-Celta partidan. Argazkia: EFE

Celtak eta Eibarrek igande honetan jokauko dute Balaidosen, 16:15ean. Bi taldeen helburua Europa Ligako postuetan sartzeko lehian mantentzea da. Vigoko taldeak 41 puntu ditu, baina partida bat gutxiago du, Real Madrilen aurka jokatu beharrekoa. Eibarrek 47 puntu ditu, eta garaipena lortuz gero Athletic harrapatu dezake markagailuan.

Armaginek sasoi eta bolada onean jarraitu nahi dute. Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak Fran Ricoren eta Nano Mesaren bajak izango ditu. Celtak, aldiz, burua Genken aurkako osteguneko Europa Ligako final-laurdenetako kanporaketan izango du. Hori dela eta, Jonny, Wass eta Bongonda deialditik at utzi ditu 'Toto' Berizzo entrenatzaileak. Marcelo Diaz eta Guidetti baja dira, baina Pione Sisito eta Planas jokatzeko prest daude.

 

 

>

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak