Itxi

Eibar

2-0

Eibarrek porrot mingarria jaso du Betisen aurka

Erredakzioa

Armaginek 2-0 galdu dute Benito Villamarinen eta Europako postuetatik pixka bat aldendu dira. Jonas Martin eta Ceballos izan dira partidako golegileak.

  • Betis-Eibar. Argazkia: EFE

    Jonas Martin Eibarri sartutako gola ospatzen. Agazkia: EFE

Eibarrek porrota jaso du Betisen aurka (2-0) Benito Villamarin zelaian eta Europa Ligako postuetan den Athleticek baino hiru puntu gutxiago ditu. Zuri-gorrien aurka jokatuko dute hurrengo jardunaldian eta Lejeuneren baja izango dute bosgarren txartel horia ikusi eta partida bateko zigorra bete beharko baitu.

Norgehiagoka azkar jarri zaio maldan gora Eibarri, 2. minutuan Betisek 1-0ekoa sartu baitu Jonas Martinen bitartez. Rafa Navarrok erdiraketa ona atera eta Jonasek buruz erremate bikaina egin du. Lehen golaren ostean Betis nagusi izan da, baina 15. minutuan armaginek berdinketa lortzeko abagunea izan dute; Pedro Leonek kornerra atera eta Ramisen errematea gutxigatik kanpora joan da. Ondoren, abagune gabeko minutuak bizi izan ditu partidak eta 34. minutuan Pedro Leonek jaurtiketa ona egin du, baina ez du atera asmatu. Betisek bigarren gola sartzeko aukera izan du atsedenaldira iristi aurretik; Joaquinek, ordea, barkatu egin du Yoel atezainaren aurrean. Ramis lesionatu egin da lehen zatian eta Galvezek ordezkatu du.

Bigarren zatirako Inui zelairatu du Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak Beberen ordez. Neurketako bigarren 45 minutuak oso kaskarrak izan dira, eta oso abagune gutxikoak. 70. minutuan Galvezek abagune argia izan du, baina Adan atezainak armaginen gola eragotzi du gelditu paregabea eginda. Hamar mnutu beranduago Pedro Leon ez da Inuriren erdiraketa errematatzera iritsi eta 85. minutuan Eibarreko jokalariek Pedro Leoni egindako penaltia eskatu dute. Partida ameiran, ordea, jokalari murtziarrak baieztatu du ez diotela penaltirik egin. Norgehiagoka amaitzear izan denean, 89. minutuan, Ceballosek neurketa erabakita utzi du 2-0ekoa sartuta.

Fitxa teknikoa:

2 - Betis: Adan; Rafa Navarro, Bruno, Pezzella, Tosca, Durmisi; Ruben Pardo (Petros, m.84), Brasanac, Jonas Martin (Dani Ceballos, m.62); Joaquin (Donk, m.73) eta Alex Alegria.

0 - Eibar: Yoel; Capa, Ramis (Galvez, m.26), Lejeune, Luna; Pedro Leon, Escalante (Rivera, m.63), Dani Garcia, Bebe (Inui, m.46), Kike Garcia eta Sergi Enrich.

Golak: 1-0, M.01: Jonas Martin. 2-0, M.89: Dani Ceballos.

Epailea: Antonio Miguel Mateu Lahoz.

 

Lahoz.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak