Itxi

Eibar

Gaur, 20:45ean

Eibar-Athletic, euskal derbia Europako postuei begira

Erredakzioa

Armaginek eta zuri-gorriek gaur jokatuko dute Ipuruan, 20:45ean. Bi taldeak Europa Ligan sartzeko lehian murgilduta daude, eta garaipena behar dute.

  • Athletic-Eibar. Argazkia: EFE

    Susaeta eta Luna lehen itzuliko Athletic-Eibar partidan. Argazkia: EFE

Eibarrek eta Athleticek gaur jokatuko dute elkarren aurka Ipuruan, 20:45ean. Bi euskal taldeak Europako postuetan sartzeko lehian murgilduta daude. Athletic zazpigarren postuan da 53 punturekin eta Eibar zortzigarren da, 50 punturekin. Realak garaipena lortu du Deportivoren aurka eta sailkapeneko seigarren postuan da, 55 punturekin.

Armaginek Florian Lejeuneren baja garrantzitsua izango dute, erdiko defentsak bosgarren txartel horia ikusi baitzuen Betisen aurkako partidan eta norgehiagoka bateko zigorra bete behar baitu. Gainera, min hartuta daude Anaitz Arbilla, Fran Rico, eta Alexander Mesa "Nano" jokalariak.

Zuri-gorriek, aldiz, ez dute bajarik. Valverde entrenatzaileak jokalari guztiak prest ditu. Mikel Balenziaga eta Beñat Etxebarria arazoekin ibili dira astean zehar, baina jokatzeko prest daude.

Ustezko hamaikakoa:

Eibar: Yoel; Capa, Ramis edo Mauro Dos Santos, Galvez, Antonio Luna; Escalante, Dani Garcia; Pedro Leon, Adrian edo Sergi Enrich, Bebe edo Inui; eta Kike Garcia.

Athletic Club: Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

Epailea: Del Cerro Grande.

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 20.45ean.