Itxi

Eibar

LaLiga

Bi partidako zigorra ezarri diote Escalanteri

Erredakzioa

Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio Gonzalo Escalante Eibarreko jokalariari Athleticen aurkako partidan ikusi zuen txartel gorriaren ondorioz.

  • Gonzalo Escalante. Argazkia: EFE

    Escalante eta Muniain, Eibar-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak astearte honetan jakinarazi du bi partidako zigorra ezarri diola Gonzalo Escalante Eibar taldeko jokalariari.

Escalantek txartel gorria ikusi zuen Athleticen aurkako partidako 55. minutuan Iker Muniaini egindako sarrera gogor batengatik. Del Cerro Grande epaileak argi ikusi zuen jokaldia eta erdilari armagina egotzi zuen.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak