Itxi

Eibar

2-0

Eibarrek Leganesi irabazi eta agur esan dio bolada txarrari

Erredakzioa

Armaginek 2-0 irabazi dute Ipuruan. Lehen zati kaskarra jokatu dute, baina bigarrenean aurkaria baino erangikorragoak izan dira. Kike Garcia eta Enrich izan dira golegileak.

  • Kike Garcia. Argazkia: EFE

    Kike Garcia, Leganesi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek 2-0 irabazi dio Leganesi Ipuruan eta armaginek bolada txarrari agur esan diote, hiru puntuak eskuratuta. Gipuzkoako taldea LaLigako sailkapeneko zortzigarren postuan da 54 punturekin.

Hasierako minutuak erritmo bizikoak izan dira, baina abagune gabekoak. Leganes baloiaren jabe izan den arren, armaginek izan dute gola sartzeko lehen aukera, baina Bustinzak atepetik atera du Adrianen errematea eta gola eragotzi du. Ordutik aurrera Leganes izan da nagusi eta Madrileko taldea Yoel atezainaren area ingurura sarritan iritsi da, baina abagune argiegirik sortu gabe. Hori bai, atsedenaldira iritsi orduko Garitanok zuzentzen duen taldeak markagailuan aurrea hartzeko aukera izan du; Lejeunek, ordea, atepetik atera du Guerrerok egindako errematea.

Bigarren zatia hasi bezain laster gola sartzeko abagune argia izan du Leganesek, baina Machisen jaurtiketa kanpora joan da, langa urratuta. Eibar ezinean ibili da, baina 61. minutuan Juncak erdiraketa ona egin du hegaletik eta Kike Garciak 1-0ekoa sartu du, buruz erremate bikaina eginda. Lehen gola sartu eta lasterrean bigarrena egin dute armaginek Sergi Enrichen bitartez (2-0), 65. minutuan. Eibarreko aurrelariak pase luzea jaso eta ondo gainditu du Herrerin atezaina. Bi gol lau minututan jasotzeak min egin dio Leganesi. Hala ere, Asier Garitanok zuzentzen duen taldeak aldeak murrizteko aukera izan du Guerrerok zutoinera bidalitako jaurtiketarekin. Amaierako minutuetan armaginek ez dute estuasunik pasa eta hiru puntuak Eibarren geratu dira.

Fitxa teknikoa:

2 - SD Eibar: Yoel; Capa, Ramis, Lejeune, David Junca; Christian Rivera (Arbilla, m. 59), Dani Garcia; Pedro Leon, Adrian (Sergi Enrich, m. 59), Inui; eta Kike Garcia (Ruben Peña, m. 81).

0 - CD Leganes: Herrerin; Unai Bustinza, Mantovani, Pablo Insua, Diego Rico; Erik Moran, Ruben Perez; El Zhar (Bueno, m. 76), Gabriel Pires (Luciano, m. 62), Machis (Szymanowski, m. 64); eta Guerrero.

Golak: 1-0. m. 61. Kike Garcia; 2-0. m. 65. Sergi Enrich.

Epailea: Alfonso Javier Alvarez Izquierdo.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak