Itxi

Eibar

Larunbatean, 16:15ean

Mendilibar: 'Atletico txikiak bezala jokatzen duen talde handia da'

eitb.eus

Armaginek Madrilen jokatzen dute LaLiga Santanderreko jardunaldi honetan Atleticoren kontra.

Eibarrek Vicente Calderoneko futbol-zelaian jokatuko du larunbatean (16:15) Atletico Madrilen kontra.

Jose Luis Mendilibar teknikariarentzat oso zaila da jokatzea Diego Pablo Simeoneren taldearen kontra, 'oso neurketa ona egin beharko dugu eta talde bezala jokatu punturen bat urratzeko' esan du.

'Atletico txikiak bezala jokatzen duen talde handia da. Ez du askorik behar garaipena eskuratzeko. Ez da zoratzen den taldea nahiz eta partida hasieran alde ez izan. Horregatik saiatu behar gara lekua zelaian ondo gordetzera eta gai garen eurekin lehiatzeko', gehitu du Mendilibarrek prentsa aurrean,

FITXA TEKNIKOA

ATLETICO MADRIL: Oblak; Thomas, Lucas, Godin, Filipe Luis; Gabi, Saul, Gaitán, Koke; Correa eta Griezmann.

SD EIBAR: Yoel; Arbilla, Lejeune, Ramis, Junca; Dani Garcia, Escalante, Inui, Pedro Leon; Enrich eta Kike Garcia.

EPAILEA: Fernandez Borbalan.

FUTBOL-ZELAIA: Vicente Calderon.

ORDUA: 16.15 beIN LaLiga.