Itxi

Eibar

0-1

Eibarrek galdu egin du Bigarren Mailara jaitsi den Sportingen aurka

Erredakzioa

Armaginek 0-1 galdu dute Asturiaseko taldearen aurka Ipuruan, baina garaipenak ez dio mailari eusteko balio izan Sportingi. Burguik sartu du partidako gol bakarra.

  • Eibar-Sporting. Argazkia: EFE

    Eibar-Sporting (0-1). Argazkia: EFE

Eibarrek 0-1 galdu du Sportingen aurka Ipuruan eta zortzigarren postua eskuratzeko helburuak azken jardunaldira arte itxoin beharko du. Garaipena lortu arren, Asturiaseko taldea Bigarren Mailara jaitsi da.

Lehen abaguneak Eibarrek izan ditu, baina Adrianen jaurtiketa kanpora joan da, eta Adrianek berak, langara bidali du errematea bigarren aukeran. Sportingek Copen erremate baten bitartez erantzun du, eta 30. minutuan Burguik 0-1ekoa sartu du Asturiaseko taldearentzat.

Bigarren zatian Eibarrek abagune asko sortu ditu, baina Mendilibarrek zuzentzen dituen jokalariak ez dira fin ibili aurkariaren ate aurrean. Sportingek emaitzari eutsi dio nola edo ahala eta garaipena lortu du, baina ez dio mailari eusteko lehian jarraitzeko balio izan.

Fitxa teknikoa:

0;  SD Eibar: Riesgo; Capa, Galvez, Lejeune, David Junca; Escalante (Christian Rivera, m.69), Dani García; Pedro Leon, Adrian (Kike Garcia, m.57), Inui (Bebe, m.76); eta Sergi Enrich.

1; Sporting: Cuellar; Douglas, Babin, Mere, Canella; Sergio Alvarez, Mikel Vesga; Carmona (Isma Lopez, m.87), Moi Gomez (Xavi Torres, m.72), Burgui (Amorebieta, m.82); eta Cop.

Gola: 0-1. m.31. Burgui;

Epailea: Jose Luis Munuera Montero.