Itxi

Eibar

Lehen Maila

Amaia Gorostiza aukeratu dute Eibar taldeko presidente

Agentziak | Erredakzioa

Lehen Mailako futbol talde gipuzkoarraren lehen hauteskundeak egin ditu, 77 urte beteko dituen urtean.

1:25

Amaia Gorostiza aukeratu dute Eibarko presidente ostegun honetan, Lehen Mailan dagoen futbol talde gipuzkoarraren lehen hauteskundeetan. Aurten 77 urte bete ditu Eibarko taldeak.

Gauzak horrela, Gorostizak Eibarren presidentetzan jarraituko du hurrengo bost urteetan, 13 pertsonaz osatutako bere zerrendak akziodunen gehiengoaren babesa jaso ostean.

"Egun luzea izan dugu. Honek denak Eibar handiagoa egitea espero dugu. Eskerrik asko denori", esan du presidentean, hauteskunde prozesuaren amaieran.

Amaia Gorostizak urtebete eman du taldeko presidentetzan, Alex Aranzabalen lekua bete zuenetik. Aranzabalek 2016ko maiatzean utzi zuen kargua, administrazio kontseiluarekin zituen ezberdintasunen ondorioz.

Ilara luzeak

Hauteskunde prozesuan ilara luzeak egon dira Astelena pilotalekuaren inguruan. Ateak 17:00etan zabaldu dituzte eta bozketa 20:30ean hasi dute.

21:00ak jota bozen zenbaketa hasi da, eta atzerapenarekin joan da. 23:00etan amaitu dute zenbaketa, baina gauerdian oraindik ez da emaitzen berri egon. Zenbaketa zorrotza egin dute, inpugnazioak ekiditeko. Azkenean, goizeko ordu batean eman dute emaitzen berri.

emaitzen berri.