Itxi

Eibar

Igandean, 18:30ean

Eibarrek Bartzelonako jipoia ahaztu eta garaipena nahi du Celtaren aurka

Erredakzioa

Talde armaginak Camp Noun jasotako 6-1ekoa atzean uzti nahi du igande honetan Ipuruan. Celta izango du aurkari talde gipuzkoarrak. Ramis ez da sendatu eta deialditik at geratu da.

  • Eibar. Argazkia: EFE

    Eibarreko jokalarik Kike Garciak Celtari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek Celtaren aurka jokatuko du igande honetan, 18:30ean, Ipuruan. Armaginek Bartzelonaren aurka jasotako 6-1ekoa ahaztu nahi dute galiziarren aurka hiru puntuak eskuratuta. Eibarrek 6 puntu ditu lehen bost jardunaldien ostean eta Celtak 4 puntu ditu.

Jokalari armagin batzuk luzerako min hartuta daude, Yoel, Ivan Alejo eta Pedro Leon esaterako. Horiez gain, Ramis baja izango da Celtaren aurkako partidarako. Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak 18 jokalari deitu ditu igandeko neurketarako: Dmitrovic, Riesgo, Arbilla, Capa, Paulo, Galvez, Lomban, Cote, Junca, Dani Garcia, Escalante, Rivera, Jordan, Ruben Peña, Inui, Bebe, Charles, Sergi Enrich eta Kike Garcia.

Camp Nouko hamaikakoarekin alderatuta, ematen du Kike Garciak hasieratik jokatuko duela Sergi Enrichekin batera. Ikusteke dago Mendilibrrek Arbilla eta Capa batera ipiniko ote dituen Bartzelonan egin zuen bezala.

Celtaren aldetik Guidetti da berritasuna deialdian. Aurrelaria min hartuta ibili da, eta Eibarrerako zerrendan sartu da, nahiz eta ez duen hasieratik jokatuko. Unzue entrenatzaileak duen zalantza bakarra da Emre Morrek edo Pione Sistok jokatuko duten hasieratik.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Dmitrovic; Arbilla, Galvez, Oliveira, Cote; Dani Garcia, Jordan; Capa, Enrich, Inui; Kike Garcia.

Celta: Sergio Alvarez; Hugo Mallo, Cabral, Roncaglia, Jonny; Hernandez, Wass, Lobotka; Pione Sisto edo Emre Mor, Aspas eta Maxi Gomez.

Epailea: David Fernandez Borbalan.

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 18:30ean.