Itxi

Eibar

Erdilaria

Eibarrek Pape Diop fitxatu du

Agentziak | Erredakzioa

Jokalariak denboraldi amaiera arte sinatu du talde armaginarekin Espanyolekin zuen kontratua eten ostean.

  • Pape Diop, Levanten jokatzen zuen garaian. Argazkia: Efe.

    Pape Diop, Levanten jokatzen zuen garaian. Argazkia: Efe.

Pape Diop erdilari senegaldarrak Eibarren jokatuko du denboraldia amaitu arte. Diopek Espanyolekin zuen kontratua eten du eta aske dator Jose Luis Mendilibarren taldera. Bigarren denboraldi bat ere sinatu du eta hirugarren bat sinatzeko aukera du.

"Espanyolek eta Pape Diopek jokalariaren kontratua etetea adostu dute ostiral gauean. Jokalariak 2018ko ekainera arteko kontratua zuen. Espanyolen kamiseta bi urte eta erdiz jantzi du, 2015. Urteko udatik. 58 partida jokatu ditu orotara eta hiru gol sartu", azaldu du Espanyolek bere webgunean.

"Klubak bere profesionaltasuna eskertu eta onena opa dio bere ibilbide berrian. Gaurtik aurrera, Eibarren arituko da", gaineratu zuen Bartzelonako taldeak.

Diopena Eibarrek neguan egiten duen bigarren fitxaketa da, Fabian Orellanaren ostean. 31 urteko erdilariak denboraldia amaitu arte sinatu du talde armaginarekin eta bigarren baterako ere sinatzeko aukera du. Guztira, 200 partida jokatu ditu Lehen Mailan, lau taldetan: Espanyol, Levante, Racing eta Nastic.