Itxi

Eibar

Lagatzea

Eibarrek ofizial egin du Christian Riverak utzita jokatuko duela Bartzelona Bn

Erredakzioa

Riverak 20 urte ditu, Sporting taldeko harrobian hazitakoa da, eta 2016-2017 denboraldian iritsi zen Eibarrera. Denetara, 30 aldiz jantzi du talde armaginaren elastikoa.

  • Christian Rivera. Argazkia: EFE

    Christian Rivera, Atletico Madrilen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Eibar taldeak ostegun honetan jakinarazi duenez, Christian Rivera jokalari armaginak utzita jokatuko du Bartzelona B taldean denboraldi amaierara arte. Kataluniako taldeak jokalaria erosteko aukera izango denboraldi amaieran.

Riverak 20 urte ditu, Sporting taldeko harrobian hazitakoa da, eta 2016-2017 denboraldian iritsi zen Eibarrera. Denetara, 30 aldiz jantzi du talde armaginaren elastikoa.

Orellanaren eta Pape Diopen fitxaketek, jokalari batzuei irteera bilatzera behartu dute Eibar. Gauzak horrela, Beberi irteera bilatu nahi dio talde armaginak. Duela egun batzuk, Eibarrek utzita laga zion Alejandro Galvez UD Las Palmas taldeari.