Itxi

Eibar

Porrota

Eibar galtzaile atera da Ipuruan, Cristianok egindako bi golen ondorioz (1-2)

Agentziak | Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarren taldeak partida ona egin du madrildarren aurka. Cristiano Ronaldok 84. minutuan egin du garaipenaren gola. Eibarrena, Ramisek sartu du, 50. minutuan.

  • Ronaldo eta Ramis, partidako bi golegileak. Argazkia: Efe.

    Ronaldo eta Ramis, partidako bi golegileak. Argazkia: Efe.

Eibarrek 1 eta 2 galdu du Ipuruan Real Madrilen aurka jokatutako Liga partida. Cristiano Ronaldok bi gol egin ditu, bigarrena azken minutuetan, eta hiru puntuak Madril aldera joan dira.

Armaginek partida ona egin dute eta minutu askotan madrildarrak baino hobeto aritu dira. Lehen zatian, Eibar indartsu atera da eta Real Madril bere arean sartu du, goiko aldean egindako presioaren bidez. Inui izan da jokalari arriskutsuenetariko bat.

Horrela, lehen 20 minutuetan, Keylor Navasek etxekoen lehen gola saihestu du geldiketa bikaina eginda. Baina 33. minutuan, Eibarrek huts egin du defentsan eta Cristiano Ronaldok partidako lehen gola egin du, Modricek egindako pasea aprobetxatuz. Portugaldarraren 17. gola da aurtengo denboraldian.

Ramisen banakoa

Bigarren zatian, gipuzkoarrek berdinketa egin dute. Korner bate atera eta Ramisek baloia Keylorren atean sartu du, aurkariek marka gabe utzi dutela aprobetxatuta.

Ondoren, Modricek eta Ronaldok aukera argiak izan dituzte, baina Mendilibarren taldeak ere ez du amore eman eta garaipenaren gola bilatu du. Hala ere, gola madrildarrena izan da, Cristiano Ronaldok egin du 83. minutuan.

 

Fitxa teknikoa

1-. EIBAR: Dmitrovic; Capa, Arbilla, Ramis (Oliveira, 67. min), Cote; García, Escalante (Diop, 85. min), Jordán, Inui (Charles, 86. min), Pedro León; Kike García.

2-. REAL MADRIL: Navas; Carvajal, Varane (Nacho, 28. min), Ramos, Marcelo; Kroos (Benzema, 71. min), Modric, Casemiro, Isco; Bale, Benzema eta Cristiano Ronaldo

Golak: 0-1, 33. min. Cristiano Ronaldo. 1-1, 50. min. Ramis. 1-2. 83. min. Cristiano Ronaldo.