Itxi

Eibar

Esklusiba

Inuik ez du Eibarren jarraituko eta Betisera joango da

eitb.eus

ETBk jakin duenez, Takashi Inuik ez du Eibarren jarraituko datorren denboraldian. Japoniarrak ez du berrituko ekainaren 30ean amaitzen zaion kontratua. Betiseko jokalaria izango da uztailaren 1ean.

  • Takashi Inui. Argazkia: EFE

    Takashi Inui, Joan Jordanekin gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

ETBk jakin duenez, Takashi Inuik ez du Eibarren jarraituko datorren denboraldian. Jokalari japoniarrak ez du berrituko ekainaren 30ean amaitzen zaion kontratua eta talde armagina utziko du.

Inuik klubari eta taldekideei jakinarazi die ez duela kontratua berrituko. Jokalari japoniarrak taldez aldatuko du, eta Betiseko jokalaria izango da 2018ko uztailaren 1etik aurrera.

Hiru denboraldi eman ditu Takashi Inuik Eibarren. 2015. urteko abuztuaren 26an fitxatu zuen Eibarrek jokalari japoniarra Eintracht Francfurt taldetik. 2015-2016. denboraldian, 27 partida jokatu zituen ligan, 3 gol sartu zituen, eta Errege Kopako 2 neurketa jokatu zituen. 2016-2017. denboraldian, 28 neurketa jokatu zituen ligan, 3 gol sartu zituen, eta bi partida jokatu zituen Errege Kopan. Denboraldi honetan, 2017-2018.ean, Inuik ligako 16 partida jokatu ditu, 3 gol sartu ditu momentuz eta Errege Kopako neurketa bat jokatu du.