Itxi

Reala

Zubieta

Griezmann: 'Barçari irabazten lehenak izatea espero dut'

Erredakzioa

"Irabazteko maila badugu, eta lortzea espero dut", ziurtatu du Frantziako jokalariak. Blaugranen aurkako neurketa "zirraragarria eta polita" dela erantsi du.

  • Antoine Griezmann. EFE

    Antoine Griezmann. EFE

Bartzelonari Ligan irabazten dion aurreneko taldea izan nahi du Realak, eta Antoine Griezmann aurrelari txuri-urdinak garaipena lortzea espero du.

"Irabazteko maila badugu, eta lortzea espero dut", ziurtatu du Frantziako jokalariak. Lesioaren ostean Griezmannen jokoak behera egin zuen, baina berriro onena ematen ari da.

Realak entrenamendua egin du Zubietan gaur, eta Griezmannek adierazpenak egin ditu lan saioaren ostean. Blaugranen aurkako neurketa "zirraragarrian eta politan guztia eman beharko dugu", adierazi du jokalari txuri-urdinak.

Realak Kataluniako taldearen kontra "bi urtetan zerbait" egin duela gogorarazi du frantziarrak; izan ere, txuri-urdinek garaipen bat eta berdinketa bat lortu dituzte etxean azken, bi denboraldietan.