Itxi

Reala

Elkarrizketa

Arrasate: 'Egoerari buelta emango diogu'

Erredakzioa

Realeko entrenatzaileak denboraldi hasieran jasotako kritikak onartu behar dituela esan du, eta zertan hobetu behar duten argi duela ere azpimarratu du.

16:29

Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaileak egoera iraultzea espero dutela onartu du ETB1eko 'Airean' saioan. "Egoerari buelta emateko itxaropena dugu. Lanarekin eta gauzak ondo egiten buelta emango diogu", esan du bizkaitarrak.

"Dena ez zaio zorteari utzi behar, garrantzitsua da, baina ezin dugu dena horri utzi. Guk gauza onei jarraipena eman behar diegu", esan du entrenatzaile txuri-urdinak.

"Lana ondo egiten ari gara. Gauzak argi eduki behar ditugu jende asko gure atzetik dagoela jakinda. Nik kritikak onartu behar ditut. Badakit zer egin dugun gaizki eta zer ondo", azaldu du Arrasatek.

Asier Illarramendiri buruz, Realarentzat jokalari "oso garrantzitsua" izan dela onartu du. Hala ere Mutrikuko jokalariak utzitako hutsunea bete behar dutela ere adierazi du. "Maila oso altua da, eta aurten ere zailtasuna handia da", esan du Jagoba Arrasatek.

"Realak aldagela oso jatorra eta sanoa du. Kanpotik gauzak handiagotu egiten dira. Batzuetan egurra eman behar zaie, eta beste batzuetan konfiantza. Jokalariak lagunak dira, hori da gakoa", azaldu du teknikariak.