Itxi

Reala

Pozik dago entrenatzailearekin

Mikel Gonzalez: 'Jagoba Arrasate lasai eta ondo ikusten dut'

Erredakzioa

Realeko jokalariren ustez, "taldea ez da iragan denboraldiko mailara iritsi oraindik" eta dinamika aldatzeko, taldeari zortea falta zaiola gaineratu du.

  • Mikel Gonzalez. Argazkia. EFE

    Mikel Gonzalez Malagaren aurka jokatutako partidan. Argazkia: EFE

Reala ez dago bolada onean, baina talde txuri-urdinean lasaitasuna da nagusi. Jagoba Arrasate kritikak jasotzen hasi da, baina Mikel Gonzalezek "lasai" ikusten du Realeko entrenatzailea.

"Jagoba Arrasate lasai eta ondo ikusten dut. Lasaitasun handia ematen dio taldeari, eta taldean oso pozik gaude gure entrenatzailearekin", esan du Mikel Gonzalezek.

Reala ez da espero zen denboraldi hasiera egiten ari, baina horrek ez du Mikel Gonzalez kezkatzen: "Ez dugu iragan denboraldian eman genuen maila eman orain arte, baina taldea ondo jokatzen ari dela uste dut. Ondo jokatzen dugu, gola sartzeko abagune asko sortzen ditugu, eta baloiaren jabetza gurea izaten da partida gehienetan. Zorte pixka bat falta zaigu partidak irabazten hasteko".

Bestalde, Reala Valentziaren aurka jokatuko duen datorren larunbateko partida prestatzen hasi da Zubietan. Xabi Prieto ez da taldekideen erritmo berean entrenatu, eta zalantza da Valentziaren aurkako partidarako.