Itxi

Reala

Prentsaurrekoan

Aperribai: 'Jagoba Arrasaterekin jarraitu nahi dugu'

Erredakzioa

Realeko presidenteak, Jokin Aperribaik, uste du 'Txapeldunen Ligara irabazten heltzen dela, ez hitz egiten'.

Jokin Aperribaik prentsaurrean adierazi duenez, Jagoba Arrasatek taldean jarraituko du hurrengo denboraldian. Gainera, presidenteak beste gai batzuen inguruan hitz egin du, Anoetaren birmoldaketa eta Ligako egoera, adibidez.

Real Madrilen aurkako partida prestatzen hasi da Reala, Europako postuetan sendotzeko eta Txapeldunen Ligara sailkatzeko bidean. Aperribairen ustez, laugarren postua “ez da hitz egiten lortuko, baizik eta irabazten”.

Aperribayik “edozein modutan irabazteko partida” espero du, eta Real Madrilek “Anoetatik buruko minarekin irtetea” nahi du.