Itxi

Reala

Inkesta Twitterren

Vela izan da denboraldiko jokalari onena, zaleen arabera

Erredakzioa

Saria mexikarrarentzat izan da Antoine Griezmann, Marcel Bergara, Claudio Bravo eta Ruber Pardo jokalarien aurretik.

  • Carlos Vela. Argazkia: EFE

    Carlos Vela. Argazkia: EFE

Carlos Vela izendatu dute Realeko jokalari onena denboraldi honetan. Twitter bidez inkesta egin du Realak zaleen artean, eta saria mexikarrarentzat izan da Antoine Griezmann, Markel Bergara, Claudio Bravo eta Ruber Pardo jokalarien aurretik.

Velak, bestalde, ez du bere etorkizunari buruz hitz egin nahi izan. Realak taldean jarraitzea nahi du, eta bera Donostian gustura dagoela esan du, baina haren eskubideak Arsenalekin ditu partekatuta Realak, eta bere etorkizuna ez dago batere argi.