Itxi

Reala

Ofiziala da

Carlos Vela, txuri-urdin 2018ra arte

Erredakzioa

Realak akordioa lortu du Arsenal FC-rekin Carlos Velak klub txuri-urdinean jarraitzeko.

1:23

Realak ere akordioa lortu du Carlos Velarekin bere kontratua datorren lau denboralditarako luzatzeko. Aurreko kontratua 2016ean amaitzen zen. Aurrelari mexikarrak dagoeneko sinatu du bere kontratu berria.

47 gol eta 28 asistentzia 126 partida ofizialetan, bere zenbakiak

Carlos Vela 2011ko udan iritsi zen Realera eta talde gipuzkoarrean daramatzan 3 urtetan guztira 126 partida ofizial jokatu ditu. Horietan, aurrelari mexikarrak 47 gol eta 28 asistentzia eman ditu. Azken denboraldian (13/14) 21 gol eta 13 asistentzia emanez.