Itxi

Reala

Igandean, 19:00etan

Realak Valentzia geldiarazi nahi du

Erredakzioa

Txuri-urdinek garaipena lortu nahi dute etxean, eta horrela, liga bideratzen hastea.

1:28

Realak Valentzia hartuko du Anoetan BBVA Ligako 6. jardunaldiko partidan. Txuri-urdinak bolada txarrean dira, baina liderra gainditzea izango dute helburu igande honetan (19:00) eta, horrela, liga bideratzen hastea.

Almeriaren aurka porrot migarria (1-2) jaso zuen Realak etxean jokatutako azken neurketan. Arrasateren taldeak ez du, orain arte, egutegia lagun izan eta sailkapen nagusiko aurreneko postuetan dauden taldeekin neurtu ditu indarrak.

Zaleak urduri daude, eta emaitza onak nahi dituzte. Orain arte jokatutako liga norgehiagoka guztietan markagailua buelta eman behar izan dio talde donostiarrak (Real Madrilen kontra (4-2) eta Balaidosen  (2-2) puntuak eskuratu zituen).

Joseba Zaldua lesionatuta egon da, baina igande honetan hamaikakora itzuli daiteke. Zurutuzak ere hasieratik joka dezake. Carlos Martinez eta Ruben Pardo, ordea, baja dira.

Alineaciones probables:

Real Sociedad: Zubikarai; Zaldua, Mikel González, Iñigo Martínez, De la Bella; Bergara, Granero, Xabi Prieto, Canales, Zurutuza; Vela.

Valencia: Diego Alves, Barragán, Mustafi, Otamendi, Orbán, Javi Fuego, Parejo, André Gomes, Carles Gil, Rodrigo y Alcácer.

Árbitro: Iglesias Villanueva (Comité gallego)

Estadio: Anoeta.

Hora: 19:00.