Itxi

Reala

Hurrengo aurkaria

De la Bella: 'Espanyoli irabaztea oso garrantzitsua izango litzateke'

Erredakzioa

Atzelaria lasai dago, eta aurreko jardunaldietan eskainitako jokoari jarraipena ematen badiote puntuak iritsiko direla ziur dago.

  • De la Bellaren artxiboko irudia (ezkerra). Argazkia: EFE

    De la Bellaren artxiboko irudia (ezkerra). Argazkia: EFE

Alberto De la Bella Realeko jokalaria taldearen egoerari buruz mintzatu da. Atzelaria lasai dago, eta aurreko jardunaldietan eskainitako jokoari jarraipena ematen badiote puntuak iritsiko direla ziur dago.

Igandean Espanyoli egingo diote bisita (19:00etan), eta garaipen batek taldeari "konfiantza" emango liokeela adierazi du.

"Oso garrantzitsua izango litzateke. Aurreko denboraldietan emaitza onak lortu ditugu Cornellan, eta garaipenak taldeari adorea emango lioke", gaineratu du.