Itxi

Reala

Adierazpenak

Carlos Vela: 'Taldeak bestelako helburuak izan behar ditu'

Erredakzioa

"Ez da nahi genuen liga hasiera, baina egoerari buelta emateko denbora dago", adierazi du mexikarrak.

  • Carlos Vela. Argazkia: EFE

    Carlos Vela. Argazkia: EFE

Asteburu honetan ez da liga partidarik jokatuko Lehen Mailan, Espainiako selezkzioaren txanda da eta. Realak, ordea, lanean jarraitzen du eta Carlos Vela taldearen egoerari buruz mintzatu da.

"Taldeak bestelako helburuak izan behar ditu. Ez da nahi genuen liga hasiera, baina egoerari buelta emateko denbora dago. Jardunaldi asko geratzen dira, eta gure esku dago. Bide berean ibili beharra dugu. Garrantzitsuena puntuak dira, baina jokoa ona bada, gainera, horrek konfiantza emango lioke taldeari", adierazi du Velak taldeko webgunean egin dioten elkarrizketan.

Realak etxean jokatuko duen hurrengo neurketan (Getaferen kontra), zaleek taldea babestea espero du mexikarrak. "Dena eman behar dugu, eta partidan erabat kontzentratuta egon. Akatsak larrutik ordaintzen ari gara", gaineratu du.