Itxi

Reala

Ibilbide berria

Jagoba Arrasatek Reala uzteko erabakia hartu du

Erredakzioa

ETBk jakin ahal izan duenez, ondarrutarrak entrenatzaile ibilbidearekin jarraitzeko asmoa du, baina talde donostiarretik kanpo.

  • Jagoba Arrasate azaroaren hasieran kendu zuten entrenatzaile kargutik. Efe.

    Jagoba Arrasate azaroaren hasieran kendu zuten entrenatzaile kargutik. Efe.

Jagoba Arrasatek Reala uztea erabaki du. Lehen tadeko entrenatzaile ohiak eta klubak ondarrutarraren kontratua etetea adostu dute, ETBk jakindakoaren arabera.

Kontratuan agertzen zenez, lehen taldea uztean Arrasatek Realean lanean jarraitzeko aukera zuen, baina bizkaitarrak aukera horri uko egitea erabaki du, bere ibilbidearekin talde txuri-urdinetik kanpo jarraitzeko.

Jagoba Arrasate azaroaren 2an kendu zuten Realeko entrentzaile kargutik, etxean Malagaren aurka galdu ostean. Bere lekua David Moyes eskoziarrak hartu du.