Itxi

Reala

Hat-tricka Elxen aurka

Carlos Velak Reala berpiztu du (3-0)

Erredakzioa

Mexikarra izan da protagonista nagusia partidako hiru golak sartuta. David Moyesen taldeak garaipen erosoa eskuratu du.

Realak denboraldiko bere hirugarren garaipena eskuratu du, Anoetan jokatutako partidan Elxi irabazita (3-0). Carlos Vela izan da norgehiagokako protagonista nagusia, berak sartu baititu etxekoen hiru golak.

Donostiarrek partida hasi eta berehala estreinatu dute markagailua, 2. minutuan. Velak buruz egin du 1-0ekoa, Carlos Martinezen erdiraketa neurtua errematatuta. Bost minutu geroago, Imanol Agirretxe lesionatu da eta Finnbogason zelairatu da bere ordez.

Txuri-urdinek 30. minutuan egin sartu dute 2-0ekoa. Xabi Prietok pase bikaina eman dio Velari, eta mexikarrak ondo kontrolatu eta behetik gainditu du Tyton atezaina. Elx ez da Eñaut Zubikarai estutzeko gai izan, eta Jonathasek bakarrik sortu du arriskuko jokaldiren bat.

David Moyesen taldea hirugarrenaren bila zelairatu da atsedenaldiaren ondoren, eta Velak gutxigatik ez du erdietsi 47.ean. Tytonek aldaratu du. Minutu bat geroago, De la Bellarentzat izan da gol-aukera, baina gurutzatuegia joan zaio baloia. 52.ean hat-tricka lortu du Carlos Velak, Carlos Martinezen erdiraketa saretara bidalita.

Reala ez da konformatu, eta erasoan jarraitu du. Amaierarako hamabost minuturen faltan, aldea handitzeko abagune ona izan du Finnbogasonek, baina ez du zuzenean jaurti, eta Elxeko atzelariek baloia kendu diote. Azken minutuetan erosotasun osoz jokatu dute txuri-urdinek.

Fitxa teknikoa:

3.- Reala: Zubikarai; Carlos Martinez, Elustondo, Ansotegi, De la Bella; Bergara, Granero, Xabi Prieto; Canales (Ruben Pardo, 70'), Agirretxe (Finnbogason, 7') eta Vela (Chory Castro, 86').

0.- Elx: Tyton; Damian, Lomban, Pelegrin, Cisma; Victor Rodriguez, Mosquera (Jose Angel, 75'), Fajr (Rodrigues, 46'), Adrian; Cristian Herrera (Coro, 59') et Jonathas.

Golak:

1-0, 2': Vela.

2-0, 32': Vela.

3-0, 52': Vela.

3-0, 52': Vela.