Itxi

Reala

Adierazpenak

Granero: 'Zelairatu dugun jarrerak eta elkarlanak eman digu garaipena'

ERREDAKZIOA

Taldea egiten ari den lana nabarmendu nahi izan dute jokalari txuri-urdinek. Ligako talderik indartsuenen aurrean, bere aurpegirik onena erakusten ari baita talde gipuzkoarra.  

  • Reala, Barçaren aurkako norgehigokan. Argazkia: EFE

Realeko erdilari den Esteban Granerok talde txuri-urdina goraipatu nahi izan du igande honetan. Real Madrilen, Atleticoren eta Bartzelonaren aurka Anoetan irabazi izatea ?txiripa? ez dela argudiatu du. Eta, ondorioz, talde gipuzkoarra kontuan hartu beharreko aurkaria dela.

?Talde indartsuenen aurkako norgehigokek zirrara berezia dute beti?, eta ?Bartzelonaren aurka irabazteko oso ondo jokatu behar da, are gehiago, ia dana ederto egin behar da?, nabarmendu du Granerok Anoetan.

?Zelairatutako jarrera, eta elkarlanagatik lortu dugu horrenbeste esperotako garaipena, eta ondorioz, hiru puntu baliotsuak?, azaldu du Granerok. Bestalde, Barça baloiaren jaun eta jabe izan dela onartu duen arren, ?arriskurik sortu gabe? aritu dela esan du, eta beraz, ?bidezko garaileak? izan direla txuri-urdinak.

Iñigo Martinezek adierazi duenez, ?partida honetan garrantzitsuena, puntuak eskuratzea zen? eta horretarako, "taldeak egin duen ahalegin handia izan dugu bidelagun?.

Xabi Prieto kapitainak ere, bere iritzia plazaratu nahi izan du, eta besteak beste, garaipena behar zutela nabarmendu du honek ere. ?Gol bakarra egin eta ondoren, ondo aritu gara defentsan?, zehaztu du erdilariak. Laburbilduz, Realak ?ganorazko partida landua? egin duela azpimarratu du.