Itxi

Reala

Adierazpenak

'Espainiako epaileak txartelik gehien ateratzen dituztenak dira'

ERREDAKZIOA

Epaileak Realeko entrenatzailea kaleratu zuen partida bukatzeko hamar minutu falta zirenean, protesta egiteagatik.  

0:59

Realeko entrenatzaile den David Moyesek baieztatu duenez, ?Europako epaileen artean espainiarrak dira txartelik gehien ateratzen dituztenak?. Eta, Errege Kopako final-zortzirenetako itzuliko partidan Vila-realen nagusitasuna onartu zuen.

?Talde oso ona da. Ederto jokatzen dute eta joko polita eskaintzen dute. Eta, guk gogor lan egin beharra dugu euren mailara heldu ahal izateko?, adierazi zuen eskoziarrak aurkariari hitz onak eskainiz kanporaketa galdu ondoren.

?Kopan ezin jarraitzea ez da inoren gustukoa, final-laurdenetara heltzea baitzen gure nahia?, azaldu zuen atsekabetuta David Moyesek.

Bere jokalariak zoriondu zituen entrenatzaileak, izan ere, bere aburuz kanporaketa ?ona? jokatu zuten eta taldeak eskaini zuen jarrera ?primerakoa? izan zen. Zorion hauek eman nahi dizkie eskoziarrak Ligan ere, jaitsiera postuak hiru puntura soilik baitituzte txuri-urdinek.

Amaitzeko, partida bukatzeko hamar minutu falta zirenean, epaileak Realeko entrenatzailea kaleratu zuen. Geroago prentsaurrekoan, neurketan zehar Velasco Carballo epaileak hartutako erabakiak ?zalantzan? jarri zituen Moyesek.