Itxi

Reala

Larunbat honetan (22:00)

Eibarren kontrako derbia gakotzat jo du Gero Rullik

Erredakzioa

"Garaipenak arriskuko postuetatik irteteko aukera emango liguke, bigarren itzuliari hasiera ezin hobea emango genioke eta konfiantza berreskuratuko genuke", adierazi du.

  • Realeko Gero Rulli atezaina. Argazkia: EITB

    Realeko Gero Rulli atezaina. Argazkia: EITB

Larunbat honetan euskal derbia jokatuko dute Realak eta Eibarrek Anoetan (22:00). Gero Rulli txuri-urdinen atezaina neurketari buruz mintzatu da, eta hitzordua gakotzat jo du argentinarrak.

"Garaipenak arriskuko postuetatik irteteko aukera emango liguke, bigarren itzuliari hasiera ezin hobea emango genioke eta konfiantza berreskuratuko genuke", adierazi du.

Atzeko jokoak hobera egin duela azpimarratu du -hiru gol jaso dituzte azken lau partidetan-, eta orain aurrean gauza bera egin beharko dutela gaineratu du. Egiten ari diren gauza onak indartu behar dituzte, bere esanetan.

Zubietan ikusitakoaren arabera, Carlos Martinez eta Markel Bergara jokalariak baja izango dira derbirako. David Zurutuza, bestalde, deialdira itzuli daiteke.