Itxi

Reala

Sentsazioak

David Moyes: 'Irabazi egin behar dugu'

ERREDAKZIOA

Entrenatzaile eskoziarrak gogorarazi duenez, azken emaitzek islatzen duten Reala ez da benetan berak ikusten duena.  

0:36

Realeko entrenatzailea den David Moyesek baikortasunez egingo dio aurre larunbat honetako derbi gipuzkoarrari. Izan ere, garaipena eskuratzeko aukera nabarmen dituzte.

Entrenatzaile eskoziarrak gogorarazi nahi izan duenez, azken emaitzek islatzen duten Reala ez da benetan berak ikusten eta ezagutzen duena. Izan ere, Levante, Granada edo Rayoren aurkako neurketetan txuri-urdinek puntu gehiago lortu ahal zituztela uste du, eta garaipena eskuratzea merezi izan zuela. Baina, jaitsiera postuak horren hurbil dituztenez, beraien konfiantzan eragin handia dutela ere azaldu nahi izan du Moyesek.

?Konfiantzarekin ikusten ditut nire jokalariak?, nabarmendu du Moyesek, eta beraz, Eibarrek aurkako larunbat honetako neurketan, ?irabazi egin behar dugu, jokalariek hori egiteko gaitasuna baitute?, adierazi du.