Itxi

Reala

Larunbatean, 16:00etan

Urrezko Baloiaren irabazlea ez da Realaren aurka arituko

ERREDAKZIOA

Txartel gorria jaso zuen Kordoban Cristiano Ronaldok, eta oraindik erabakitzeke dago RFEFren diziplinazko araudia nola aplikatuko zaion.

  • Cristiano Ronaldo, Realaren aurkako partida batean. Argazkia: EFE

Cristiano Ronaldok Kordoban partidaren 83. minutuan jaso zuen txartel gorriaren ondorioz, Espainiako Futbol Federazioaren Zigor Batzordeak zigorrik txikiena ezartzea espero dute bai Real Madrilek bai jokalariak berak.

Francisco Rubio, Lucas Osorio eta Pablo Mayor Menendez batzordekideek gertatutakoa begirunez aztertzea espero dute, eta Edimarren barkamena ere badute mahai gainean, baina, hala eta guztiz ere, Urrezko Baloia jaso berri duen portugaldarrak ez du Realaren aurka jokatuko.

 

o.