Itxi

Reala

Anoetan

Puntu eskasa lortu du Realak Celtaren aurka (1-1)

Erredakzioa

Imanol Agirretxek markagailua estreinatu du 8. minutuan, eta Nolitok neurketa berdindu du amaierarako seiren faltan.

  • Reala-Celta. Argazkia: EFE

    Reala-Celta. Argazkia: EFE

Realak puntu bat baino ez du lortu Celtaren aurka (1-1), Anoetan, jokatutako 22. jardunaldiko norgehiagokan.

Galiziako taldearena izan da baloiaren-jabetza aurreneko minutuetan, eta gola egiteko pare bat aukera izan ditu, baina Reala izan da markagailua estreinatu duena, 8. minutuan. Granerok eskuin hegaletik erdiratu du, Prietok buruarekin utzi dio Imanol Agirretxeri eta honen burukada ezin izan du Alvarezek gelditu.

14. ean, neurketa berdintzeko zorian izan da Mina, eta minutu bat geroago Agirretxe berarentzat izan da abagunea, baina Celtako atezainak baloia aldaratzea lortu du. Celta zen berdegunean nagusi, baina atzelari txuri-urdinak sendo aritu dira eta Berizzorenek ez dituzte arriskua sortzeko abagune nahikorik aurkitu.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Agirretxe izan da berriro ere protagonista Realaren gerturatze batean. Aukera ezin hobea izan da, baina usurbildarrak ezin izan du errematatu. 53.ean, bikain urrundu du Rullik Santi Minaren bolea.

Celtak Reala estutu du azken ordu laurdenean, berdinketaren golaren bila. Eta erdietsi du. Nolitok partida berdindu du 84. minutuan, Bongondaren pasea baliatuta.

Realak 23 puntu ditu eta hurrengo jardunaldian Almeriari egingo dio bisita (ostiralean, 20:45etik aurrera).

Fitxa teknikoa:

1.-Reala:Rulli; Zaldua, Iñigo Martinez, Mikel (Elustondo, 81'), Yuri; Granero, Rubén Pardo, Xabi Prieto; Canales, Chory Castro (Zurutuza, 68') eta Agirretxe (Finnbogason, 68').

1-Celta: Sergio; Sergi Gomez (Bongonda, 64'), Cabral, Fontás, Jonny; Krohn- Dehli, Augusto, Alex Lopez; Santi Mina (Pablo Hernandez, 88'), Nolito eta Larrivey (Charles, 79').

Golak:

1-0, 8': Agirretxe.

1-1, 84': Nolito.

1, 84': Nolito.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala