Itxi

Reala

Igandean, Valentziaren aurka

Ansotegi: 'Ez gara batzuek uste zuten bezain txarrak'

Erredakzioa

Sevillari 4-3 irabazita, Realeko jokalariak esan du partida hartan taldeak "ondo jokatuz gero, edozeini irabazteko gai dela" erakutsi zuela.

  • Ion Ansotegi, Realeko jokalaria. EiTB.

    Ion Ansotegi, Realeko jokalaria. EiTB.

Realak Valentziaren aurkako partida prestatzen jarraitzen du. Donostiarrek Sevillaren aurka hasitako bideari jarraitu nahi diote eta, horren harian, Ion Ansotegi jokalariak esan du "txarto jokatuz gero" taldeak ez duela Mestallatik "ezer ere" aterako.

Bizkaitarra prentsaurrekoan agertu da goizeko entrenamenduaren ostean, eta, bere ustez, Sevillako partidan "argi geratu zen taldeak ondo jokatzen duenean aukerak dituela".

"Ez gara batzuek esaten zuten bezain txarrak, eta gauzak ondo egiten ditugunean edozeini irabazteko moduan gaude", esan du Realeko zentralak. Ansotegik David Moyes entrenatzailearen konfiantza lortu du, eta bera eta Iñigo Martinez dira eskoziarrarekin minutu ghien jokatu dituzten jokalariak.

ten jokalariak.