Itxi

Reala

Iñigo Martinezen adierazpenak

'Kanpoan irabazten ez duzunean etxean egitea da garrantzitsuena'

Erredakzioa

"Sevilla gainditu genuen Anoetan, eta Mestallan ezin izan genituen 3 puntuak lortu, beraz hori eskuratzeko aukera polita izango dugu Espanyolen aurka, nahiz eta partida erraza ez izan", adierazi du.

  • Iñigo Martinezen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Iñigo Martinezen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Realak Espanyol hartuko du igande honetan Anoetan, BBVA Ligako 26. jardunaldiko partidan (17:00etan). Astearte honetan Iñigo Martinez mintzatu da hedabideen aurrean, taldearen egoerari eta igandeko norgehiagokari buruz.

"Kostata ari gara partidak irabazten, eta azkenean etxetik kanpo punturik lortzen ez duzunean garrantzitsuena etxean egitea da, gure zaleen aurrean. Sevilla gainditu genuen Anoetan, eta Mestallan ezin izan genituen hiru puntuak lortu, beraz hori eskuratzeko aukera polita izango dugu Espanyolen aurka, nahiz eta partida erraza ez izan", adierazi du atzelariak.

"Espanyol taldea ona duela erakusten ari da eta erasoan jokalari trebeak ditu. Irabaztera etorriko dira, eta gure betebeharra joko ona egin eta garaipena erdiestea izango da", esan du.