Itxi

Reala

Gaur, 20:45ean

Realak etxetik kanpoko bolada txarrarekin amaitu nahi du, Getafen

Erredakzioa

Donostiarrek 11 hilabete daramatzate Anoetatik at irabazi gabe, 2014ko apirilean Betis mendean hartu zutenetik.

  • Joseba Zaldua, Getaferen aurka lehen itzulian jokatutako partidan. Efe.

    Joseba Zaldua, Getaferen aurka lehen itzulian jokatutako partidan. Efe.

Getafek eta Realak 27. jardunaldiko azken partida jokatuko dute gaur, 20:45ean. Talde bat eta bestearen artean puntu bakarreko aldea dago, eta biek garaipena nahi dute sailkapenean lasaitasuna irabazteko.

Realak, gainera, etxetik kanpoko madarikazioarekin amaitu nahi du. Donostiarrek ia urtebete daramate Anoetatik at irabazi barik. Zaila izango dute, orain arte Getafen asko kosta izan baitzaie aldeko emaitzak lortzea.

David Moyesek min hartuta zituen jokalari gehienak errekuperatu ditu, baina asko Donostia utzi ditu: David Zururuza, Carlos Martinez eta Mikel Gonzalez, besteak beste.

Carlos Velari dagokionez, mexikarra ia guztiz sendatuta dago, baina, dirudienez, datorren astera arte ez da zelaira bueltatuko.

Ustezko hamaikakoak:

Getafe: Guaita; Alexis, Velázquez, Naldo, Escudero; Lacen, Juan Rodríguez; Pedro León, Sarabia, Diego Castro; eta Álvaro Vázquez.

Real Sociedad: Rulli; Zaldua, Ansotegi, Iñigo Martínez, Yuri; Granero, Rubén Pardo, Xabi Prieto; Chory Castro, Canales, Agirretxe.

Estadioa: Alfonso Perez Coliseuma.

Ordua: 20.45

rdua: 20.45