Itxi

Reala

0-1

Etxetik kanpoko aurreneko garaipena lortu du Realak Getaferi irabazita

Erredakzioa

Iñigo Martinezek sartutako golari esker eman dio amaiera Moyesen taldeak etxetik kanpoko bolada kaskarrari.

Realak etxetik kanpoko lehen garaipena lortu du Getaferen etxean (0-1). Iñigoren golari esker bolada kaskarrari amaiera eman diote gipuzkoarrek. Rulli ere erabakigarria izan da.

Bi taldeek markagailua estreinatzeko moduko gol-aukerak sortu dituzte lehen zatian. Etxeko taldea Reala baino pixka bat hobeto aritu da eta gola gertuago izan du, txuri-urdinek ere hainbat abagune argi sortu dituzte.

Getafen, Pedro Leon izan da arrisku gehien sortu duena, baina jokaldi guztietan sendo erantzun duen Gero Rullirekin egin du topo. Argetinarra izan da aurreneko 45 minutuetako onena. Moyesen taldean, Agirretxe, Granero eta Iñigo Martinez jokalariena izan dira 0-1koa egiteko abaguneak.

Talde txuri-urdina aurkaria baino askoz gogotsuagoa zelairatu da bigarren zatian, eta 49.ean Canalesen gola saihestu du Guaitak. Zazpi minutu geroago markagailuan aurrea hartzeko urrezko aukera izan dute txuri-urdinek, baina Xabi Prietok ez du asmatu. Chory Castrok kapitainari eman dio baloia, eta honek zuzenean jaurti beharrean Canalesi utzi dio. Geldoegi aritu dira eta Getafeko atzelariek baloia urruntzea lortu dute.

Realak 66. minutuan hartu du aurrea markagailuan. Granerok eskuinetik erdiratu du, Iñigo Martinezek buruz errematatu du eta baloiak Guaitan jo eta gero marra gainditu du (0-1). 68.ean Sarabiari egindako penaltia eskatu du Getafek, baina epaileak ez du ezer adierazi.

Pablo Francok entrenatutako taldea norgehiagoka berdintzen saiatu da, baina ez du lortu.

Fitxa teknikoa:

0 - Getafe: Guaita; Alexis, Naldo, Velazquez, Escudero (Baba, 85'); Lacen, Juan Rodriguez; Pedro Leon (Yoda, 73'), Sarabia, Diego Castro (Hinestroza, 80'); etaAÁlvaro.

1 - Reala: Rulli; Zaldua, Ansotegi, Iñigo, Yuri; Ruben Pardo, Granero (Markel Bergara, 76'); Xabi Prieto, Canales, Chory Castro (Hervias, 78'); eta Ansotegi.

Golak:

0-1, 65': Iñigo Martinez

 

rtinez