Itxi

Reala

Porrota Calderonen

Realak ez du aukerarik izan (2-0)

Agentziak | Erredakzioa

Atletico Madrilek bi gol egin ditu neurketa hasi eta berehala, eta amaierara arte arazorik gabe kontrolatu du partida.

  • Atletico-Reala. Argazkia: EFE

    Atletico-Reala. Argazkia: EFE

Realak merezitako porrota jaso du Atletico Madrilen aurka (2-0), Vicente Calderonen. Etxekoek hamar minutu behar izan dituzte neurketa erabakita uzteko.

Simeoneren taldeak 2-0eko markagailuarekin jarri da lehen zatia hasi eta berehala. 2. minutuan bere atean sartu du Mikelek 1-0ekoa, korner bat aldaratzen saiatu denean. Bigarrena Antoine Griezmannek egin du, 9.ean.

Atletico lasaitu egin da eta Realak erasora jokatu du. Moyesen taldeak gola egiteko arriskuko hainbat jokaldi sortu ditu, baina Oblak gainditu gabe. Chory Castro izan da txuri-urdinetan onena.

Erritmoak behera egin du bigarren zatian eta Atleticok partida kontrolatuta izan du uneoro. Madrildarrek hirugarrena egiteko parada izan dute. Etxeko atezainak amaierarako hiru minuturen faltan bakarrik izan du zer eginik: Geldiketa bikaina egin behar izan du Graneroren gola saihesteko.

Fitxa teknikoa:

2 - Atletico Madril: Oblak; Gamez, Gimenez, Miranda, Siqueira; Arda (Saul Ñíguez, 86'), Mario, Tiago, Koke; Griezmann (Gabi, 90') eta Fernando Torres (Raúl Jimenez, 61').

0 - Reala: Rulli; Zaldua, Mikel Gonzalez, Elustondo, Yuri; Bergara, Pardo; Zurutuza (Fingobasson, 74'), Canales (Agirretxe, 74'), Xabi Prieto; eta Chory Castro (Granero, 81').

Golak:

1-0, 2': Mikel Gonzalez, bere atean

2-0, 10': Griezmann