Itxi

Reala

Gaur, 20:45ean

Lehen Mailari eustea helburu duen Elx taldeari bisita Realak

Agentziak | Erredakzioa

Martinez Valero zelaian aldeko emaitzak lortu ohi dituzte donostiarrek: azken 30 urteetan, porrot bakarra jaso dute han. Iñigo Martinez ez da jokatzeko moduan izango.

  • Canales, Elxen aurka Anoetan jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

    Canales, Elxen aurka Anoetan jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Realak helburu bakarra du geratzen diren jardunaldietarako: ahalik eta partida gehien irabaztea, sailkapenean gora egiteko. Elxen aurkako partida garrantzitsua da jaitsiera jokoan duten taldeentzat, aurreko jardunaldian Deportivoren aurka indarrak neurtu ostean.

David Moyesek ezingo du Iñigo Martinez zentrala erabili, zuntz-haustura baitu iragan astetik, eta Mikel Gonzalezek hartuko du ziurrenik haren tokia. Alfred Finnbogasonek ere ezingo du jokatu.

Donostiarrek emaitza onak lortu ohi dituzte Martinez Valero zelaian; behin bakarrik atera dira galtzaile azken 30 urteetan. Zaleen aurrean irudia txukuntzeko aukera ona dute txuri-urdinek, denboraldi eskasa egiten ari baitira.

Aurreikusitako hamaikakoak:

Elx: Tyton; Damián Suarez, Roco, Lomban, Domingo Cisma; Mosquera, Pasalic; Aaron, Fayçal Fajr, Victor eta Jonathas.

Reala: Rulli; Zaldua, Mikel Gonzalez, Ansotegi, Yuri; Bergara, Zurutuza, Xabi Prieto; Vela edo Chory Castro, Canales eta Agirretxe.

Epailea: Prieto Iglesias (nafarra).

Estadioa: Martinez Valero.

Ordua: 20:45.

p>