Itxi

Reala

Helbururik gabe

Elxen galdu du Realak, bizitasunik gabeko partidan (1-0)

Mikel Dominguez | eitb.eus

Oso ahula izan da David Moyesen taldea, eta ez dio Elxi arazorik sortu. Maila eusteko borrokan 3 puntu gehiago lortu dituzte Alacantekoek. Jonathas egin du gola, Markelen zorigaiztoko jokaldi batean.

01:02

Talde bat, Elx, Lehen Mailan geratzeko borrokan murgilduta dago. Bestea, Realak, lotuta dago mailari eustea, eta ez daki Europara begiratu behar dion ala ez. Urrun ikusten du 7. postua. Alde hau hasierako momentutik izan da nabaria. Alacantekoak partidaren bila zelairatu dira. Realak, ordea, ez dio jokoari zentzu handirik jarri.

Denboraldia ia bukatutzat emanda, txuriurdinak partidak zer emateko zain geratu dira. Bi intentsitateen arteko aldea argi geratu da, hain zuzen ere, partidako jokaldi gakoenean. Elxek gogoak jartzen zituen bitartean, baloiak azkar berreskuratuz, akats galanta egiteko atrebentzia izan du Realak.

Zorigaiztoko jokaldi horretan, Markel Bergarak baloia galdu eta, konpontzeko, lurretik kendu dio aurkariari, baina Jonathasi eman dio. Horrek ez du aukera galdu, eta aurretik jarri du Elx markagailuan, 19. minutuan.

Golaren ostean, esnatu da Reala, eta presioa handitu du aurkariaren kontra, baita atera Elx baino gehiago helduz. Hala ere, erreakzioa ez da nahikoa izan. Nabaria izan da inoren lurrean dagoela Reala sailkapenean. Xabi Prietok aukera izan du erremate batean, 30. minutuan, baina ezin.

Atsedenaldiaren ostean, apur bat aldatuta atera da Reala, ekiteko gogo handiagoekin, eta abiadura jarri dio baloiari. 15 minuturen buruan, baina, hastapenetara itzuli da gidoia, eta baloia berreskuratu du Elxek. Moyesek aldaketak egin dituen arren (Carlos Velta eta Agirretxe, Markel Bergara eta Canalesen ordez), etxekoek ez dute arazo handirik izan garaipena ziurtatzeko.

Ez dute Alacantekoek partida bikaina egin, baina nahikoa izan da galduta, helbururik gabe, ibili den Realaren aurka. Ez diete arriskurik egin. David Moyesek jokalari bakoitzaren "norbanakoaren motibazioa" indarberritu beharko du, azken neurketetan gehiegi ez sufritzeko.

FITXA TEKNIKOA

Elx: Tyton; Damian Suarez, David Lomban, Enzo Roco, Domingo Cisma; Mosquera, Pasalic, Aaron (Corominas, 74. min), Fayçal Fajr (Jose Angel, 92. min), Vïctor (Adrian González, m. 83. min); Jonathas.

Reala: Rulli; Zaldua, Mikel Gonzalez, Elustondo, De la Bella; Xabi Prierto, Mikel Bergara (Carlos Vela, 60. min), Granero, Zurutuza (Hervias, 73. min), Canales (Aguirretxe, 60. min) eta Chory Castro.

Gola: 1-0, 18. min: Jonathas.

min: Jonathas.