Itxi

Reala

Adierazpenak

Realak ez du 'jarrera' arazo bat, Mikel Gonzalezen arabera

Agentziak | Erredakzioa

Talde txuriurdinetako atzelariak 'puntu gehien' atera nahi ditu hurrengo partidetan. Bi neurketa 'polita' dituzte aurretik, Vila-real eta Athleticen aurka.

  • Mikel Gonzalez / EFE.

    Mikel Gonzalez / EFE.

Mikel Gonzalezek, Realeko atzelariak, ez du uste azken emaitza txarrek 'jarrera faltaren' ondorioa direnik. Maila eutsiko diotela ia ziurtatuta, 12 puntuetatik 2 baino ez ditu lortu Realak.

"Ez dut ulertzen partida bat jarrerarik gabe jokatzea, ez dut hitz hori ulertzen. Lehen Mailan ari zara jokatzen Realarekin, eta ez dut urte hauetan jarrera faltarik, oso partida txarra egin arren", esan du Mikel Gonzalezek.

Elx, beheko beste taldeak bezala, "motibazio bereziarekin" zelairatzen dira, eta atzo Realak ezin izan zuen aurre egin. Gonzalezen arabera, "jokatzeko politak" izango dira hurrengo bi neurketak, Vila-real eta Athleticen aurka.

David Moyesen aldaketei buruz, "aberasgarriak" direla uste du Gonzalezek: "Egia da talde ezberdinen aurka, entrenatzaileak joko sistema ezberdinak bilatzen dituela. Moldatu beharra dugu".

beharra dugu".