Itxi

Reala

Anoetan

Garaipen lasaia lortu du Realak Levanteren aurka (3-0)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Finnbogasonek lehen zatian eta Bergarak eta Velak bigarrenean egindako golek garaipena eman diote David Moyesen taldeari. Levantek ez du ia arriskurik lortu.

03:05

Realak garaipena erosoa lortu du behingoz Anoetan, azken asteetako emaitza kaskarren boladari amaiera emanda. Txuri-urdinek ondo kontrolatu dute partida, eta Levante, aldiz, ez da gai izan Rulliren inguruan arriskurik sortzeko. Finnbogasonek egin du lehen gola 13. Minutuan, eta beste biak  Bergarak eta Velak egin dituzte, bigarren zatian.

David Moyesen taldeak San Mameseko derbian emandako irudi onari eutsi diote, neurketako lehen ordu erdian batez ere. 6. minuturako Carlos Velak gola egin du, baina epaileak baliorik gabe utzi du mexikarra jokoz kanpo egon dela adierazita.

Handik gutxira, 13ean, iritsi da lehen gola. Alfred Finnbogasonek egin du, Xabi Prieto kapitainak emandako pase ona aprobetxatuta. Islandiarraren laugarren gola izan da Realarekin, bigarrena Ligan.

Lehen ordu erdian jaun eta jeb izan ostean, gipuzkoarrek erritmoa jaitsi dute, baina Lucas Alcarazen taldeak ez dio egoerari etekina atera. Levantek ez du arriskurik sortu lehen zati osoan.

Atsedenaldiaren ostean, Levante erasokorrago atera da, baina aldaketak ez du jokoan eragin handirik izan. Are gutxiago 56. minutuan Markel Bergarak bigarren gola egin duenean. Bergarak buruz errematatu ezkerreko aldetik ateratako kornerra.

Velaren gol bikaina eta Capillaren debuta

Levante urrutitik saiatu da parte bat aldiz, baina zorterik gabe. 86. minutuan Carlos Velak Realaren hirugarren gola egin du, falta bat zuzenean jaurtita. Gol ederra egin du mexikarrak. Realak urteak zeramatzan gola faltaz sartu barik.

Azken minutuetan Moyesek Capilla atera du zelaira. Jokalari gaztearen debuta izan da Lehen Mailan.

Azkenean, 3 eta 0 Reala nagusi. Emaitza horri esker, donostiarrek Lehen Mailan jarraitzea bermatu dute.

Fitxa teknikoa

3.- Reala: Rulli; Zaldua, Iñigo Martínez, Mikel, Yuri; Pardo (Hervías, 68. min), Bergara, Granero,  Xabi Prieto (Agirretxe, 78. min); Carlos Vela (Capilla, 87. min) eta Finnbogason.

0.- Levante: Mariño; Toño, Vintra, Ramis (Kalu Uche, 71. min), Juanfran, Iván López, Morales, Simao (Camarasa, 56. min), El Zhar (Barral, 56. min); Jose Mari; Casadesús.

Golak: 1-0, 13. min: Finnbogason. 2-0, 51. min: Bergara. 3-0, 86. min: Carlos Vela.

n: Carlos Vela.