Itxi

Reala

Adierazpenak

Aperribay: 'Velak Realean jarraituko du'

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Talde txuri-urdineko presidenteak baieztatu duenez, oraingoz Velak Realean jarraituko du, eta fitxaketa gehiago egongo direla ere aurreratu nahi izan du.  

  • Jokin Aperribay, Realeko presidentea. Argazkia: EITB

    Jokin Aperribay, Realeko presidentea. Argazkia: EITB

Realeko presidentea den Jokin Aperribayk astearte honetan iragarri duenez, Carlos Vela mexikarrak talde txuri-urdinean jarraituko du, ez baitute inolako eskaintzarik jaso.

Bestalde, Diego Reyes azken fitxaketaz, eta gertu dagoen “Bruma” jokalari portugaldarraz gain, hainbat fitxaketa egongo direla aurreratu nahi izan du presidenteak.

“Velarengatik ez dugu inolako eskaintzarik jaso. Inor ere ez da gurekin harremanetan jarri, ezta Atletico ere –askok diotenez-. Hala eta guztiz ere, gu klausulara mugatzen gara”, azpimarratu du Aperribayk.