Itxi

Reala

Lagunartekoa

Realak akatsak zuzendu nahi ditu Panathinaikosen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Txuriurdinek zaleen aurrean egingo dute aurkezpena, Anoetan, 20:00etan. Partida zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek.

1:17

Realak Panathinaikos hartuko du lagunartekoan, denboraldi berria aurkezteko eta udako emaitzei buelta emateko helburuarekin. Neurketa zuzenean emango dute ETB-1en eta eitb.eus-en, asteazkenean 20:00etan.

Greziako taldea bigarrena da hango ligan, eta Txapeldunen Ligako atarikoa jokatzeko sailkatu zen aurreko denboraldian.

Realak jokatutako zazpi neurketetatik, bakarra izan da garaipena. Gainera, taldeak bi gol besterik ez du sartu, Imanol Agirretxe eta David Zurutuzarenak.

Hamar egun baino gutxiago falta direnean Liga hasteko, Realak hobetu nahi du, zaleak alde dituela, BBA Ligara sentsazio onekin heltzeko. Anoetako partidak fitxaketak probatzeko balioko du. Batez ere, Bruma eta Jonathas.

Hala ere, Carlos Martinez eta Carlos Vela ez dira prest egongo. Mexikarrak oraindik ez du osatu Urrezko Kopan izandako lesioa.