Itxi

Reala

Lagunartekoak

Realaren denboraldi-aurrea, kezkagarria

Agentziak | Erredakzioa

Reala da denboraldi-aurrean emaitzarik kaskarrenak jaso dituen Lehen Mailako taldea.

  • David Moyesen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    David Moyesen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Zaragozan jasotako porrotarekin eman dio Realak amaiera aurtengo denboraldi-aurreari. Txuri-urdinek joko eskasa eskaini dute, eta lau porrot jaso dituzte zortzi partidatan. Reala da hurrengo denboraldia prestatzeko partidetan emaitzarik kaskarrenak jaso dituen Lehen Mailako taldea.

Donostiarrek ez dute erasoan minik egin, bost gol baino ez dituzte sartu, eta horietako hiru Panathinaikosen aurkako partidaren azken hamar minutuetan lortu zituzten.

Denboraldi-aurrea ez da ona izan, eta jokalariak, teknikariak eta zaleak ez daude batere pozik.