Itxi

Reala

Lehen jardunaldia

Riazorren puntu bat lortuta hasi du Liga Realak (0-0)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Txuri-urdinek eta Deporrek hutsean amaitu dute partida. Jonathas eta Vela izan dira donostiarren jokalari arriskutsuenak. Reyesek eta Brumak ere debuta egi dute hasierako hamaikakoan.

  • Diego Reyes debuta egin du Realarekin. Efe.

    Diego Reyes debuta egin du Realarekin. Efe.

Realak eta Coruñako Deportivok berdindu egin dute BBVA Ligako lehen jardunaldiko partidan.

David Moyes Rizorrera itzuli da, duela bederatzi hilabete Realaren eserlekuan debuta egin zuen futbol zelaira, hain zuzen. Carlos Vela eta aurtengo fitxaketak (Jonathas, Bruma eta Reyes) izan dira donostiarren berritasunak hasierako hamaikakoan.

Orokorrean, partida oso orekatuta egon da. Depor hobeto aritu da hasierako minutuetan, berdegunean lekua hobeto hartuta. Baina Reala hobetzen joan da eta Jonathasek eta Velak arriskua sortu dute galiziarren area inguruan, Elxeko jokalari ohiak izan ditu aukerarik onena. 17. minutuan txilenaz egindako errematea kanpora joan zaio, eta 23.an baselina bat egiten saiatu da, baina Lux Deportivoko atezainak ondo aurreratu zaio.

Deportivoren aukerarik onena Mosquerak izan du urrunetik egindako jaurtiketa baten bidez, baina Rullik ondo erantzun dio eta gola saihestu du.

Bigarren zatia

Atsedenaldiaren ostean, Deportivo izan dugu berriz nagusi zelaian. Borgesen jaurtiketa batek arrisku handia sortu du, baina Rulli eta Reyes artean baloia urruntzea lortu dute.  61. Minutuan etxekoek gola egin dute baina Mateu Lahoz epaileak baliorik gabe utzi du, Borges jokoz kanpo zegoelako, nabarmen.

Reala berriro suspertu da eta aukerak izan ditu, baina ez oso argiak.

Azkenean, ez da golik izan Riazorren, eta Realak eta Deporrek puntu bana lortu dute. Emaitza bidezkoa, zelaian ikusitakoaren arabera.


Fitxa teknikoa:

0 - Deportivo: Lux; Laure, Lopo, Sidnei, Fernando Navarro; Celso Borges, Pedro Mosquera; Juanfran (Fede Cartabia, 74. min), Fayçal Fajr, Cani (Oriol Riera, 63. min); eta Lucas Pérez.

0 - Reala: Rulli; Zaldúa, Diego Reyes, Íñigo Martínez, De la Bella; Markel Bergara, Rubén Pardo; Xabi Prieto, Carlos Vela (Chory Castro, 88. min), Bruma (Canales, 85. min); eta Jonathas.