Itxi

Reala

3-1 galdu ostean

Iñigo Martinezek barkamena eskatu du Malagan egindako hutsengatik

eitb.eus

Reako atzelariak ez zuen bere egunik onena izan eta barkamena eskatu du Twiterreko bere kontu ofizialaren bidez. Martinez Vicente del Bosqueren zerrendan sartu da aste honetan bertan.

  • Iñigo Martinez. EiTB.

    Iñigo Martinez. EiTB.

David Moyesek argi esan zuen partidaren ostean: "Iñigok badaki txarto ibili dela neurketako lehen jokaldietan, eta horren ondorioz bi gol jaso ditugula. Egia da, hala ere, gaur taldea gola egiteko irrikaz aritu dela, bai aurrean eta bai atzean. Denek oso motibatuta jokatu dute, eta horregatik, beharbada, erraztasun gehiago eman ditugu atzean".

Martinezek berak egindako partida txarra onartu zuen partidaren ostean, Twitterren jarritako mezu baten bidez: "Gaur ez dut gau ona izan. Barkamena eskatzen dizuet guztiei".