Itxi

Reala

2016ko Eurokopa

Iñigo Martinez, baja Espainiako selekzioaren deialdian

Erredakzioa

Vicente Del Bosque hautatzaileak Realeko erdiko defentsa deialdian sartzea erabaki zuen iragan ostiralean, baina jokalariak "ezker aldakako gluteo ertainean lehen graduko lesio muskularra" du.

  • Iñigo Martinez. Argzkia: EFE

    Iñigo Martinez. Argazkia: EFE

Iñigo Martinez baja da Espainiako selekzioaren deialdian. Realeko jokalariak min hartu zuen Malagaren aurka iragan larunbatean jokatu zuen norgehiagokan eta ondorioz, ezin izango du aste honetan Espainiako selekzioarekin jokatu.

Rosaledan ez zuen bere gaua izan Realeko jokalariak. Berak egindako bi hutsek Malagaren bi golak eragin zituen. Igandean, jokalariak barkamena eskatu zien zaleei, egindako hutsengatik.

Ondarroako jokalariak "ezker aldakako gluteo ertainean lehen graduko lesio muskularra du" Realeko Zerbitzu Medikuak jakitera eman duten bezala.